XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mendebaldea Espainiarentzat, Ekialdea Portugalentzat.

Mare Clausum printzipio honen arabera, beraz, bi ziren soil-soilik itsasoaren jabe.

Nolanahi ere, beste estatu berriak ez omen zetozen bat Eliza Katolikoaren buru zenak esaten zuenarekin, eta hasieratik bertatik gogor eutsi zioten itsas libertatearen aldeko borrokari: 1519an, jadanik, sarkin atzerritar zenbait (frantsesak) hantxe zegoen Karibe itsasoan, espainolak zirikatzen, mare clausum deritzona ireki nahian.

Bereari eutsi eta lurralde berriak ere eskuratu ahal izateko flota babestu eta indartzea zen Gaztelaren lehen helburuetako bat, eta horretarako, besteak beste, untzigintza eta arrantzarako legeria sortzea.

Izan ere, eta aurreko monarkak bide hori jorratzen hasi ziren arren, Errege Katolikoekin finkatzen da bene-benetan arrantza eta balenketaren alorreko legislazioa.

Ez da ahaztu behar, bestalde, euskal untzigileek jokatu zuten parte inportantea Gaztelako gerra eta merkatal ekintzetan, kortso eta konkista-ihardueretan.

Honekin adierazi nahi duguna zera da, Erret sari asko eta asko beste zerbitzu batzuen ordainetan ere hel zitezkeela.

Kontua da Fernando eta Isabel-en erregetzatik aurrera zabaldu egiten direla tonaia handiko untzien aldeko erret eskaerak eta sariak: .

Pleit eta kargamenduei zegokiela ere, gauza bera: koroak desplazamendu handiko barkuak babesten zituen, untzi txikien kaltetan, merkaderiak bertako itsasuntzietan kanporatzeko obligazioa sortuz handiak ziren bitartean.

Ordurarte 100-200 tonatik gorako untziak oso bakanak baziren, ugaritzen hasiko dira Erret flotaren onerako, baina baita bale ihardueraren mesedetan ere.

Izan ere, lehenago adierazi dugun bezala, zama handiko untziak ezinbestekoak bait ditu errentagarria izateko.